293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Ilurdozko 6. poligonoko 243. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2021eko abenduaren 17ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea, Ilurdozko 6. poligonoko 243. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Beatriz Lekunberri Urmenetak eta Jose Antonio Madotz Ekizak sustatua.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2117813