293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Paternaingo 5. poligonoko 276. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2021eko abenduaren 1eko 450/21 Ebazpenaren bidez, xedatu du hasiera batez onestea hirigintza antolamenduko tresna hau:

–Sustatzailea: Dionisio Equiza Larrea.

–Proiektua: Xehetasun-azterketa.

–Eremua: katastroko 5. poligonoko 276. lurzatia, Paternainen.

–Idazketa data: 2021eko urria.

–Nork prestatua: Agustín Beorlegui Rodriguez eta Javier Beorlegui Apesteguía (arkitektoak).

–Xedea: hirigintza-araudian ezarritako gehieneko lerrokadura aldatzea.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21-1-j artikulua (lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean paratuko da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta eskura izanen da udal bulegoetan, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Gazolatzen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2117473