293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 1. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Siat Antique SLk Mutiloako katastroko 1. poligonoko 5. lurzatian sustatu duen xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2117798