293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burutzak 2021eko abenduaren 21ean eman 197 Ebazpenaren bitartez, 2021erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Hona hemen lanpostuak:

Lan-kontratudunak

TALDEA

IZENA

D

7 - Familia-langilea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikulua betez, argitara ematen da.

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2021eko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2117930