2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lan publikoaren eskaintza 2021erako
Iruñeko Udalak, 2021eko abenduaren 13ko Tokiko Gobernu Batzarreko Akordioaren bitartez, honako ebazpena eman zuen:
Kontuan harturik Iruñeko Udalaren plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, ikusirik espedientean jasota dauden agiriak,
ERABAKITZEN DA:
1.–Iruñeko Udalaren Lan publikoaren eskaintza –berritzekoa– onestea 2021. urterako, bertan honako lanpostu hauek sartuta:
–Udaltzaingoko 14 udaltzain-lanpostu.
–Ingeniari teknikoa, 3 lanpostu.
–Erdi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin, 1 lanpostu.
–Ehorzle laguntzailea, 1 lanpostu.
–Goi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin, 1 lanpostu (Euskara C1).
–Psikologoa, 1 lanpostu.
–Funtzionamendu laguntzailea, 4 lanpostu.
–Ikuskatzaile laguntzailea, 1 lanpostu.
–Hiri Kontserbazioko Mantentze-lanetako laguntzailea, 3 lanpostu.
–Gizarte-langilea, 8 lanpostu.
–Lan Harremanetako Arduraduna, 1 lanpostu.
–Musika Eskolako gitarra-irakaslea, 1 lanpostu.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.
Iruñean, 2021eko abenduaren 13an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.
Iragarkiaren kodea: L2117611