293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

2022rako lan-eskaintza publikoa

Honen bidez jakinarazten da Alkatetzaren 2021eko abenduaren 17ko 610/2021 Ebazpenaren bidez Lesakako Udalaren 2022ko lan-eskaintza publikoa onartzen dela, honela:

Lehenengoa.–Lesakako Udalaren 2022rako lan-eskaintza publikoa onartzea, honako plaza hauek barne:

UDALA

1.–Funtzionarioak.

–Plaza kopurua: bi (2). Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: C1.

–Plaza-kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala (basozaina). C maila. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

–Plaza kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxe publikoko atezaina. D maila. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

2.–Lan-kontratupeko langile finkoak.

–Plaza-kopurua: bat (1). Lanpostua: dinamizatzaile turistiko-kulturala. B maila. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: C1.

LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR-ETXEAREN ERAKUNDE AUTONOMOA

1.–Lan-kontratupeko langile finkoak.

–Plaza-kopurua: bat (1). Lanpostua: lanaldi osoko sukaldaria. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2/A2.

–Plaza-kopurua: bat (1). Lanpostua: lanaldi partzialeko sukaldaria: % 60. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

–Plaza-kopurua: sei (6). Lanpostua: lanaldi osoko gerokultorea. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

–Plaza kopurua: zortzi (8). Lanpostua. Lanaldi partzialeko gerokultorea: % 75. Sartzeko baldintza: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

Barne hartzen dira, halaber, egungo plantilla organikoan sartuta ez egon arren, Udal honetan sartuta dauden eta aurrekontuko zuzkidura duten egiturazko plazak, gutxienez 2020ko abenduaren 31 baino lehenagoko hiru urteetan aldi baterako eta etenik gabe beteta egon direnak.

Bigarrena.–Lan-eskaintza publikoa Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2117868