293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

427E/2021 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, pentsu konposatuak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko egindako eskaera onartzen duena. Instalazioa Artaxoako udal-mugartean dago, eta titularra Piensos Costa SA da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendariaren apirilaren 30eko 884/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 22ko 387E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua; ondoren, honakoek aldatu zuten: Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 10eko 112E/2017 Ebazpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 28ko 179E/2017 Ebazpenak, eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 13ko 245E/2019 Ebazpenak.

2021eko abuztuaren 31n, titularrak Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu zuen. Zehazki, honako hauek:

–Ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko zerrendan sartzeko hainbat hondakin berri, LER 020110 eta 180205* kodea dutenak, hurrenez hurren, pentsuen ekoizpenean sortutako hondakin metalikoei, eta produktu zoosanitarioen biltegiratzean sortutako produktu kimiko sanitarioen hondakinei dagozkienak, hain zuzen ere.

–Ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko sortutako hondakinen zerrendatik kentzea LER 180103* eta 161002 kodea duten hondakinak, hurrenez hurren dagozkienak gizakientzako produktu kimiko sanitarioen hondakinei (LER ordeztua 180205* kodea duenarekin) eta zerbitzu eta komunetako ur beltzei.

Aipatutako hondakinen alta hartu beharra eta besteen baja hartzearen egokitasuna agerian jarri ditu instalazioetan 2021eko abuztuaren 6an Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak egindako ingurumen-ikuskapen batek.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 27. artikuluaren d) letrako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da, eta, horrenbestez, bidezkoa da ingurumen baimen integratuko baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da beharrezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean egon da hogeita hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Pentsu konposatuak fabrikatzeko instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko egindako eskaera onartzea. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioa Artaxoako udal-mugartean dago, eta titularra PIENSOS COSTA SA da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Piensos Costa SAri eta Artaxoako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 13an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2117603