293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5354E/2021 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2021erako gastu-gehiketa baimentzen duena desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzak ordaintzeko. DDBN identifikazioa: 536665.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 4531E/2020 Ebazpenaren bidez, 12.500.000,00 euroko kreditua baimendu zen 2021eko gastuen aurrekontuaren kargura, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak diruz laguntzeko. Dirulaguntza horiek, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 536665 zenbakia dutenak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta honako honen kontura ordaindu: “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida (PEP elementua: E-09/000003-08).

Desgaitasuna duten 1800 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Nafarroan enplegu-zentro berezi gisa izendaturikoetan. Abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzaren helburua da pertsona horiek lan munduan sartzea, enplegu babestuko kontratuen bidez. Desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak eta sektorea bera egonkorrak izan daitezen, ezinbestekoa da dirulaguntzen bidez berdintzea laneko hilabete bakoitzean izaten diren soldata-kostuak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 260.000,00 euroko gastu-gehiketa baimentzea desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko dirulaguntzetarako, 2021eko gastuen aurrekontuen partida honen kargura: “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida (PEP elementua: E-09/000003-08). Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta 536665 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko azaroaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2117223