289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2022rako lan-egutegia

Jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari (foru lege horren bidez aldatu zen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea; hark hizpide zuen presako zenbait neurri hartzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan, eta, orobat, urteko lanaldia ezarri zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden langileentzat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta, halaber, jarraikiz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpenari (ebazpen horren bidez ezarri zen ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan), aldez aurretik Osoko Bilkurari jakinarazita 2021eko azaroaren 25eko bilkuran, eta ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, Miranda Argako Udaleko alkateak,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Onestea Miranda Argako Udalaren langileentzako 2022ko lan egutegia, oinarri harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte guztirako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa, eta jaiegunak zein diren zehaztea; horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 21a: San Benito, herriko zaindaria (Miranda Argako herriko jaia).

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23a eta 26a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2020rako lan-egutegian. Egun horiek baliogabeak izanen dira epeak zenbatzeko.

Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

Laugarrena.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanerako deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek, edo aparteko ordu gisa, zehazten den bezala abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Udalaren iragarki-taulan.

Miranda Argan, 2021eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2117408