288. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

627/2021 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Juan Carlos Martínez Arregui jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuko “Larrabide estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendari.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Hori horrela, azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onesten dituenak, 29.3 artikuluan ezartzen du ezen Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako zentroetako zuzendaritza lanpostuak askatasunez egindako izendapenaren bidez beteko direla, edo Foru Administrazioak ezarritako sistemaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileen artetik hautatuz (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuak aldatu zituen aipatu estatutuak).

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12.ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuak aldatu zituen aipatu estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Juan Carlos Martínez Arregui jauna izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren Institutuko “Larrabide estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko zuzendari. Izendapenak 2021eko abenduaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 10ean.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ordezko gisa, hura kanpoan baita (azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 11.2 artikuluak esleitutako eskumena erabiliz), Kirolaren zuzendariordea, Primitivo Sánchez Sanz.

Iragarkiaren kodea: F2117327