285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2022rako zerga-tasak

Goizuetako Udalak, 2021eko azaroaren 30ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2022rako udal zergen zerga-tasak ezartzea, gisa honetan:

1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,25 izanen da.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,25 izanen da.

1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren % 4,5 izanen da.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gutxieneko karga-tasa aplikatuko dira.

1.5. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: legeak ezarritako tarifak eta gutxieneko karga-tasa aplikatuko dira.

1.6. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezarritako tarifak aplikatuko dira.

2.–Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2117013