276. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, Bide publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bide publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan, hain zuzen ere, 14. eta 16. artikuluei dagokienez.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, hasiera batez onetsitako ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2116806