274. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

308/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, merezimendu lehiaketarako deia egiten duena Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) ekainaren 3ko 115/2002 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, helburu hauek betetzeko asmoz: irakasleen hizkuntza maila hobetzeko jarduerak antolatzea, Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko deialdiak antolatzea, euskararen eguneratzearen eta gramatika erabileren gainean aholku ematea ikastetxeei eta Nafarroan euskara irakasteko eskura dauden baliabide didaktikoak kudeatzea. Zentroaren lan eremuak Nafarroako Foru Komunitate osoa hartzen du.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez (ekainaren 2ko 44/2021 Foru Dekretuak aldatua), arautzen da nola bete Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuak. Foru dekretu horren 3. artikuluan adierazten da ezen Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketen deialdiak eginen dituela Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) irakasle lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Zentroa zein gairi lotuta dagoen, haren gaineko eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak.

Behin Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposamena egin duelarik ikasturte honetan zentro horietarako zenbait lanposturen deialdia egiteko, bidezkoa da Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia onestea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) irakasle lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdia.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Merezimendu lehiaketarako deia egiten da Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) lanpostu hau zerbitzu eginkizunetan betetzeko, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz:

ARLOA

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

Informazioa eta Baliabideak: Hezkuntza arloko materialak eta dokumentazioa

Bigarren Hezkuntzako irakaslea, katedraduna edo maisua/maistra

1

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaslea izatea, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa, eta 2022ko irailaren 1ean jarduneko zerbitzu egoeran egotea.

–Ebazpen honen I. eranskinean eskatzen diren berariazko betebeharrak betetzea.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek horretarako diseinatutako eskabidea bete beharko dute (Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web orrian eskuratu daiteke), eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzendua. Eskabidearekin batera, ebazpen honen III. eranskinean dagoen merezimenduen baremoan aipatzen diren merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dira, salbu eta argitalpenei buruzkoak, oinarri honen 2. puntuan ezarritakoaren arabera aurkeztuko baitira.

Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Izangaiek EGAren edo titulu baliokide baten jabe direla frogatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, salbu eta titulu hori jadanik zerbitzu orrian jasota badago.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta epe horretan aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Betebehar bat frogatzeko aurkeztutako dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2. Parte-hartzaileek aurkeztu nahi dituzten merezimenduen edo/eta betebeharren kopia eskaneatuak aurkeztu beharko dituzte Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduak; argitalpenak, berriz, aurrez aurre aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, euskarazkoak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak lanpostu bakoitzerako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus). Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Interesdunek zerrenda horien aurkako erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako idazki baten bidez, zeina Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko baita, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

2. Epe hori bukatu eta gero, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak jakitera emateko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautapen sistemak bi zati ditu:

a) Lehen zatian, izangaiak eskuratu nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren zehaztapenekin bat.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

Epaimahaia eratu ondoren, jakitera emanen dira, deialdiaren fitxan, lanpostu bakoitzerako balorazio irizpideak.

b) Bigarren zatian, merezimenduak baloratuko dira, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoari jarraikiz, eta gehienez 10 puntu emanen dira.

Hautapen prozeduraren lehenbiziko zatia gainditzen duten izangaien merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Epaimahaiari dagokio izangaien merezimenduak baloratzeko ardura. Nolanahi ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak izangai bakoitzak egindako zerbitzuen berri emanen die epaimahaiei, merezimenduen baremoko I. ataleko balorazioaren ondorioetarako.

2. Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Izangaiak aurkezpen ekitaldira eta proiektuak defendatzeko ekitaldira joateko deiak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak eginen ditu, prozeduran onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpenaren bidez, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan, epaimahaien aurreko jarduketa zein egunetan, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da. Deialdi bakarra eginen da izangai guztientzat. Hortaz, izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezartzen duen orduan, eta ez-aurkeztutzat joko dira hasierako deia egiten den unean agertzen ez diren izangaiak.

Izangaiek proiektua defendatzeko hurrenkera alfabetikoki ezarriko da, bakoitzaren lehen abizenaren hasierako letraren arabera, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 66/2020 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz egindako zozketan atera den letratik abiatuta.

3. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko ditu izangai bakoitzak proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako behin-behineko kalifikazioak, eta, hala badagokio, merezimenduen baremoko puntuazioak adierazita.

Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:

–Proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazio handiena.

–Merezimenduen baremoaren ataletan eta azpiataletan lortutako puntuazio handiena, hartan agertzen den hurrenkerari berari jarraikiz.

Berdinketak jarraitzen badu, oinarri honen 2. atalean aipatzen den letra-zozketaren emaitza hartuko da aintzat.

Kalifikazioen kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazioak, eta, hala badagokio, merezimenduen baremoko puntuazioa adierazita, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko dira. Era berean, prozeduraren espediente osoa igorriko da.

4. Deialdi honen xedeko zerbitzu eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaia.

1. Epaimahai bat eratuko da, jarraian adierazten direnek osatua, deitutako lanpostuetarako izangaiak ebaluatzeko:

–Epaimahaiburua: –Nora Iriarte Osés, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: –Leire Asporoza Pérez, Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Batzordeak izendatua.

–Epaimahaikide-idazkaria: Eneritz González Fernández, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Ataleko burua.

2. Beharrezkoa izanez gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez, epaimahaia osatzeko ordezkoak izendatuko dira.

3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Era berean, egoera horietako bat gertatzen bada, errekusatuak izan daitezke.

4. Deialdi honetan ezarria ez dagoen guztian, epaimahaiaren eraketari, jarduketari eta funtzionamenduari dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartekoetan kide anitzeko organoei buruz jasotako araudiari jarraikiko zaio.

5. Epaimahaikideek beren ohiko lan ordutegiaren barruan lan eginen dute.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Zerbitzu eginkizun hauek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dute, 2022ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

2. Aurreko atalean aipatzen den bost urteko aldia bukaturik, baldin eta baliabide zentro batean edo irakasleei laguntzeko zentro batean lanpostu baten jabetza bigarren aldiz eta jarraian hartzen bada deialdi bidez, bukatu eginen da hautagaiak behin betiko betetzen zuen irakasle lanpostuaren erreserba.

Lanpostuaren erreserba bukatu ondoren eta irakasleak, zerbitzu eginkizunen araubidean, lanean segitzen duen bitartean Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan deialdi bidez erdietsitako lanpostuan, borondatez parte hartzen ahalko du Hezkuntza Departamentuak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan, eta lekualdatze-lehiaketa horietan lanpostu bat esleitzen bazaio, horrek berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunei automatikoki uko egitea lekualdatze-lehiaketan esleitzen zaion destinoaren jabetza hartzen duen egunean berean.

Zerbitzu eginkizunak bukatu ondoren, irakasle horiek nahitaez parte hartu beharko dute deitzen diren lekualdatze-lehiaketetan, eta destinoa lortzeko lehentasunezko eskubidea izanen dute beren azken behin betiko destinoa izan zuten herriko edo eskualdeko ikastetxeetan.

3. Deialdi honen ondorioz esleitzen diren zerbitzu eginkizunak, orobat, arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Onartutako epea bukatzea.

b) Zentroa kentzea edo aldatzea, eta horrek ezinezkoa egitea eragindako zerbitzu eginkizunetan jarraitzea.

c) Interesdunak berariaz uko egitea.

d) Gerora sortutako arrazoiak, dela lanpostuan aritzeko gaitasun faltagatik edo moldatzeko ezintasunagatik, baldin eta horrek baldin badakar errendimendu eskasa eta, horrenbestez, esleitutako eginkizunak eraginkortasunez ezin betetzea, dela lanpostuaren ezaugarriak aldatzeagatik.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Irakasleak Hautatzeko eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez hasiko da. Ebazpen hori deialdia proposatu duen organoari igorriko zaio, zentroko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera, egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzan, interesdunari eta Irakasleen Batzordeari entzunaldia eman ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanpostura nola egokitu diren baloratzeko txostena prestatuko du, eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari igorriko dio.

Txostena negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den beste egoera administratibo batera pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu eginkizun bat ematea, dela Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean, dela beste edozein administrazio publikotan.

h) Zerbitzu eginkizunak ematea arrazoitu zuen beharra desagertzea, zentroan behin betiko destinoa duen irakasle batek lanpostu hori bete duelako.

i) Betebeharrak gerora ez betetzea.

Behar bezala justifikatutako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik, zerbitzu eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan adierazitako arrazoiak gertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoiren bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu eginkizunetarako baimenik emanen.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik erabiltzen hasi ez bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetako lanposturen bat betetzen ez bada hautagai bakar bat ere ez aukeratzeagatik, zilegi izanen da gaiaren arabera eskumena duen organoak egindako proposamen arrazoituari jarraikiz betetzea zerbitzu eginkizunen araubidean, eta behin baino ez, betiere interesdunak deialdiaren baldintzak betetzen baditu eta iraupena ikasturte batekoa baldin bada.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria (237/2020 Ebazpena, uztailaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana), Javier Lacarra Albizu.

I. ERANSKINA

EIBZko lanposturako berariazko betebeharrak

ARLOA

LANPOSTUA

BETEBEHARRAK

LANPOSTU KOPURUA

Informazioa eta Baliabideak Hezkuntza arloko materialak eta dokumentazioa

Bigarren Hezkuntzako irakaslea, katedraduna edo maisua/maistra

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa

1

Bigarren Hezkuntzako irakasleen, katedradunen edo maisu-maistren kidegokoa izatea

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

II. ERANSKINA

Hautapen sistemaren eta lanpostuen zehaztapenak

C.–EIBZko lanpostuetarako.

1.–Proiektuaren edukia eta ezaugarriak.

Eskatzaileek lan proiektu bat aurkeztuko dute, eskuratu nahi duten lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko plan arrazoitu bat jasoko duena. Proiektuan, gutxienez, atal hauek sartuko dira:

a) Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak dituen eginkizunen eta antolaketaren analisi pertsonala, baita hura osatzen duten arloetatik esku hartzeko moduen analisia ere. Atal honetan 2,5 puntu emanen dira gehienez.

b) Jarduteko plan pertsonalizatua, eskuratu nahi den lanpostutik eta hari dagokion arlotik abiaturik. Atal honek luzeena izan beharko luke. Gehienez 6,5 puntu emanen dira.

c) Zer material bibliografiko edo bestelako zer material proposatzen den lortu nahi den lanpostuan eta hari dagokion arloan eginkizunak betetzeko. Atal honetan puntu bat emanen da gehienez.

Proiektuak 25 orrialde izanen ditu gehienez (eranskinak barne, horrelakorik badago), alde batetik idatziak, DIN A-4 tamainan, lerroarte bikoitzarekin eta Arial 11 letra erabiliz. Euskaraz idatzita aurkeztu beharko da, eta ahozko defentsa ere hizkuntza horretan eginen da.

Eskatzaile bakoitzak proiektu indibidual bat aurkeztu beharko du eskatzen duen lanpostu bakoitzeko, kasuan kasuko arloari buruzkoa, eta dagozkion lan edukien arabera zehaztua.

2.–Lanpostuaren eginkizunak.

115/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren eginkizun orokorrak honako hauek dira, eta, beraz, lan proiektuaren a) atala horien gainean izanen da:

a) Hizkuntza eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak antolatzea eta ematea, euskaraz irakasten duten irakasleei zuzenduak.

b) Irakasleentzako berariazko ikastaroak antolatzea eta ematea, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasteari buruzkoak.

c) Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko curriculuma garatzeko proposamenak prestatzea.

d) Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko deialdiak antolatzeari dagokionez, EGAren Batzorde Ofizialak eta Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak haren esku uzten dituen eginkizunak gauzatzea.

e) Euskararen egungo gramatika eta estilo erabilerak hedatzea, eta hezkuntza arloko terminologiari eta ikastetxeen beharrei egokitzea.

f) Ikastetxeetan erabili ohi diren idazki ereduak biltzea, gainbegiratzea, erredaktatzea eta itzultzea, hezkuntza komunitatearen eskura jartzeko, eta ikastetxeei eta irakasleei testuak prestatu eta itzultzeko lanetan aholkua ematea, euskara idatziaren maila hobetzeko.

g) Euskararen irakaskuntzari loturiko dokumentuen, bibliografiaren eta teknologia berrien funts bat sortzea, eguneratzea eta kudeatzea, gero irakasleek kontsulta dezaten.

h) Euskararen irakaskuntzaren gaineko esperientziak eta ikerketa-lanak sustatzea.

i) Euskarazko hizkuntza baliabideak hartu, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin lankidetza hitzarmenak bultzatzea.

j) Bere helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak dituen eginkizunak, eta, beraz, lan proiektuaren b) atalean aintzat hartu beharrekoak, honako hauek dira:

–Prestakuntza Arloan:

  • Euskaraz irakasten duten irakasleen euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaro trinkoak eta estentsiboak antolatzea eta ematea.
  • Irakasleentzako berariazko ikastaroak antolatzea eta ematea, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasteari buruzkoak.
  • Prestakuntza ikastaroak diseinatzea eta ematea, eta ikastaro berrien proposamena egitea, bere eskumenen esparruan (batez ere, Euskararen Didaktika A ereduan).
  • Ikasmaterialak sortzea eta biltzea, arloko curriculuma garatu eta betetzeko.
  • Ikasmaterialak eta hizkuntza testuak sortzea, irakasleen euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko, edo ikastetxeetan erabiltzeko (batez ere A ereduan).
  • Hezkuntza Departamentuak esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

–Hizkuntz Egiaztapenaren eta Zuzenketaren Arloan:

  • Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko probak antolatzea: azterketetan erabiliko diren ariketak prestatzea, EGA azterketari lotutako organo ofizialetan parte hartzea, etab.
  • EGA agiria eskuratzeko azterketen funts dokumentala sortzea.
  • Informazioa biltzea arlo hauetan: hizkuntz arauen eguneratzea, estilo arauak eta hezkuntza arloko oinarrizko terminologia.
  • Euskararen egungo gramatika eta estilo erabilerak hedatzea, eta hezkuntza arloko terminologiari eta ikastetxeen beharrei egokitzea.
  • Ikastetxeetan erabilitako idazki ereduak biltzea. Horiek gainbegiratzea, eta eredu berriak sortzea, hezkuntza komunitateko kideen eskura jartzeko.
  • Euskararen gaineko hizkuntz kontsultak egiteko zerbitzua eskaintzea ikastetxeetako irakasleei eta administrazio arloko langileei.
  • Irakasleei aholkua ematea euskarazko ikasmaterialak sortzen ari direnean. Aholkua bi esparruotan emanen da: batetik, hizkuntz zuzenketa, eta bestetik, hezkuntza arloko terminologia zuzen erabiltzea.
  • Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

–Informazioaren eta Baliabideen Arloan:

  • Euskararen irakaskuntzari loturiko dokumentuen, bibliografiaren eta teknologia berrien funts bat sortzea, zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea.
  • Harremanak izatea eginkizun hori bera duten beste entitate edo zerbitzu batzuekin.
  • Arduratzea Baliabide Zentroko informatikako ekipoen eta ikus-entzunezko ekipoen koordinazioaz eta mantentze-lanez, informatika sareaz, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoaz, instalatutako ekipoetako material informatikoaren eta ikus-entzunezkoen erabilera zuzenaz eta autoikaskuntza gelaren erabileraren koordinazioaz.
  • Baliabideen Zentroaren webgunea eguneratu eta mantentzeaz arduratzea.
  • Baliabide Zentroak eskainitako on-line ikastaroen inguruko foroen eta berri-taldeen ardura teknikoa hartzea.
  • Informatikako aplikazioak diseinatzea eta garatzea.
  • Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

3.–Antolaketa.

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko lanpostu guztien esparrua probintziala da, eta zentroko lanpostu bat eskuratzen duten pertsonek, funtsean, ezarrita dauden hiru arloetako batean jardunen dute, hots: Prestakuntza Arloan, Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren Arloan eta Informazioaren eta Baliabideen Arloan.

Lanpostu jakin bati atxikita egonen badira ere, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan aritzen diren langileek zentroko beste arlo batzuetan egin dezakete lan, oso-osorik edo partez, zentroaren urteko lan planaren arabera.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa (EIBZ)

Merezimenduen baremoko puntuazioa, guztira: 10 puntu.

I.–Irakaskuntzako esperientzia (5 puntu gehienez):

Karrerako funtzionario gisa egindako irakaslana baloratzean, 0,48 puntu emanen dira zerbitzu urte bakoitzeko, deialdiaren azkeneko egunean kontatuta. Deialdian parte hartzeko eskatzen diren hiru urteak ez dira inola ere baloratuko.

Hilabete osoko 0,04 puntu emanen dira, eta hondarreko egunak ez dira kontuan hartuko.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

II.–Beste merezimendu batzuk (5 puntu gehienez):

2.1.–Etengabeko prestakuntza (3 puntu gehienez):

2.1.1. Euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin zerikusi zuzena duten prestakuntza jarduerak gainditzegatik, hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak sinatuak dituzten erakundeek antolatuak badira (irakasle gisa duen lanalditik kanpora eginak, eta bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): egiaztatutako 10 orduko, 0,05 puntu. Gehienez ere puntu bat.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Hezkuntzako administrazio publiko batek edo unibertsitate batek jarduerez emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, kasuko hezkuntza administrazioak jarduera horiek aitortu edo homologatzeko idazki bat, eta agiri horretan berariaz agertuko da jardueraren kreditu kopurua edo zenbat ordu iraun duen.

2.1.2. I. eranskinean adierazten den lanpostuarekin zerikusi zuzena duten prestakuntza eta hobekuntza jarduerak emateagatik (irakasle gisa duen lanalditik kanpora, eta bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): egiaztatutako 5 orduko, 0,1 puntu. Gehienez ere puntu bat.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 5 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Hezkuntzako administrazio publiko batek edo unibertsitate batek jarduerez emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, kasuko hezkuntza administrazioak jarduera horiek aitortu edo homologatzeko idazki bat, eta agiri horretan berariaz agertuko da jardueraren kreditu kopurua edo zenbat ordu iraun duen.

2.2.–Ikerketa eta berrikuntza jarduerak, eta beste jarduera batzuk (puntu bat gehienez):

2.2.1. Euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura duten ikerketa eta berrikuntza jardueretan egile gisa parte hartzeagatik (irakasle gisa duen lanalditik kanpora, eta bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): jarduera bakoitzeko 0,25 puntu.

Ikerketa edo berrikuntza proiektuetan parte hartu izana frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kasuko hezkuntza administrazioak emandakoak.

2.2.2. Euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura duten ikerketa eta berrikuntza jarduerak koordinatzeagatik (irakasle gisa duen lanalditik kanpora, eta bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): jarduera bakoitzeko 0,50 puntu.

Ikerketa edo berrikuntza proiektuak koordinatu izana frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kasuko hezkuntza administrazioak emandakoak.

2.2.3. Biltzarretan, simposiumetan edo jardunaldietan euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura duten txosten, komunikazio edo panelak aurkezteagatik, txostengile gisa (irakasle gisa duen lanalditik kanpora, eta bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): jarduera bakoitzeko 0,25 puntu.

Aipatutako jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.2.4. Euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura duten argitalpenen egilea izateagatik (irakasle gisa duen lanalditik kanpora, eta bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): 0,25 puntura arte argitalpen bakoitzeko.

Argitalpenaren jatorrizko ale bat aurkeztu beharko da. Ondorio horietarako soilik baloratuko dira ISBNa, ISSNa edo lege gordailua duten argitalpenak.

2.3.–Prestakuntza akademikoa (3 puntu gehienez):

2.3.1. Graduondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek bere irakasle kidegoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira: 1 puntu.

–Doktore titulua izateagatik: 1 puntu.

Tituluaren ziurtagiria edo, hala badagokio, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera.

2.3.2. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutakoez apartekoak, honela baloratuko dira:

–Lehen zikloko titulazioak: Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: 1 puntu.

Azpiatal honetan ez dira behin ere baloratuko izangaiek aurkezten dituzten mota horretako lehenengo tituluak edo ikasketak.

–Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik: 1 puntu.

Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

Norberaren kidegoan sartzeko baldintza diren tituluen kopia eskaneatua aurkeztu behar da, bai eta merezimendu gisa aurkezten dituen titulu guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Gradudun titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa-arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diploma edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez.

Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

Titulazioak atzerrian lortu badira, titulu horien kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2.3.3. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

–Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,5 puntu.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

–Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

–Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

Tituluaren ziurtagiria edo, hala badagokio, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

2.4.–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak (2 puntu gehienez):

Euskara (C2 maila baino ez da meritu gisa baloratuko), ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea frogatzen duen ziurtagiria, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan jaso zen bezala (Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduaren bidez eta apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua):

–C2 edo baliokidea: 1 puntu.

–C1 edo baliokidea: 0,75 puntu.

–B2 edo baliokidea: 0,50 puntu.

Merezimendu gisa alegatutako ziurtagiriaren kopia eskaneatua aurkeztuko beharko da, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Hizkuntza bakoitzean, maila altueneko ziurtagiria bakarrik hartuko da kontuan.

Ez da beharrezkoa izanen hizkuntza gaitasunen ziurtagiriak gaztelaniara itzultzea.

Iragarkiaren kodea: F2116186