268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2021eko azaroaren 11n egin bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Urrotz-Hirian, 2021eko azaroaren 19an.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2116428