268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zurukuaingo 25. poligonoko 1. eta 7. lurzatietan. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Zurukuaingo 25. poligonoko 1. eta 7. lurzatietan, Jesús María Urra Echalarrek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan argitaratuko da, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin.

Deierrin, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2116150