268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektuan, eta “Txantrea” UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikian (behin-behineko likidazio kontua). Behin betiko onespena

Iruñeko Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 2an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 02-NOV-21 (3/US).

Iraganik hasierako onespenaren jendaurreko epea (JOB, 2021eko uztailaren 5ekoa-5/US), honako honena: aldaketa, Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektuan, eta “Txantrea” UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikian (behin-behineko likidazio kontua); ikusirik Josep Oriol Sabater Munellsek Buildingcenter SA ordezkatuz 2021eko irailaren 15ean jarritako alegazioak; ikusirik Hirigintza Gerentziako legelariaren alegazioen txostena, 2021eko urriaren 22koa, eta Hirigintza Gerentziako Kudeaketako zuzendariaren 2021eko urriaren 22ko txosten osagarria eta Gerentziako arkitektoaren 2021eko urriaren 22koa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea Hirigintza Gerentziako legelariaren alegazioen txostena, 2021eko urriaren 22koa, eta Hirigintza Gerentziako Kudeaketako zuzendariaren 2021eko urriaren 22ko txosten osagarria eta Gerentziako arkitektoaren 2021eko urriaren 22koa, eta, beraz, aurkeztutako alegazioak ezestea.

2.–Behin betiko onestea dokumentu hau “Aldaketa, Iruñeko Udal Planeko V/S1 sektorearen birpartzelazio proiektuan, eta “Txantrea” UI V unitateko ARS-1 banaketa eremuko V/GSA-2 sistema orokor atxikian (behin-behineko likidazio kontua). Testu bategina”. Horri gehitzen zaio bideragarritasun ekonomikoari buruzko eranskina.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Jabetzaren Erregistroari eta Buildingcenter SA ordezkatzen duen Josep Oriol Sabater Munellsi, erabaki honen lehen puntuan onesten diren txostenen kopia erantsita, eta igortzea Iruñeko Udaleko Ondarera.

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2115895