268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Kontribuzio bereziak, Olloko bidea kalean hirigintzako zerbitzuak ezartzeko. Behin betiko onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Onestea Metautengo Olloko bidea kalean hirigintzako zerbitzuak ezartzeko proiektuaren testu bategina. Haren kostua, guztira, honako hau da: kontratagatik 32.173,89 euro, BEZa barne; proiektuaren eta zuzendaritzaren lansari teknikoengatik 3.217,39 euro, BEZa barne.

Bigarrena.–Erantzutea kontribuzio bereziak ezartzean ukitutako jabeek jarritako alegazioei, Udaleko teknikari Mirandak izenpetutakoaren arabera. Erantzunak jasota daude azalpen zatian.

Hirugarrena.–Tributua behin betiko zehaztea eta antolatzea, honako hauen arabera:

–Kostuaren aurreikuspena 35.391,28 euroan finkatu da eta Udalak bere gain hartuko duen kostua 3.539,12 euroan.

–Onuradunen artean banatzeko zenbatekoa ezartzea: 31.852,16 euro, hau da, kostuaren %90.

–Onestea lurzati bakoitzean eraiki daitekeen etxebizitza kopuruaren araberako banaketa proportzionalaren modulua.

Laugarrena.–Onestea obraren onuradun diren subjektuen zerrenda, eta horiek Udalari ordaindu beharko dioten zenbatekoa ezartzea:

LURZATIA

ETXEBIZITZA KOP.

PARTE HARTZEA KOSTUETAN

JASANARAZI BEHARREKO ZENBATEKOA

151

1

1/12

2.654,35

15

3

3/12

7.963,03

145

2

2/12

5.308,69

146

2

2/12

5.308,69

147

2

2/12

5.308,69

149

1

1/12

2.654,35

150

1

1/12

2.654,35

Guztira

12

1

31.852,15

Era berean, 145. eta 146. lurzatietan hartuneak zabaltzeko banaketa onestea, 147. lurzatia alde batera utzita, hartuneak gurutzatzean interesik ez duelako. Jasanarazi beharreko kostu guztia 4.234,74 eurokoa da:

KATASTRO-LURZATIA

1. POL.

PARTE-HARTZEA KOSTUETAN

JASANARAZI BEHAR

DENA LURZATIKO

145.a

2/4

2.117,37

146.a

2/4

2.117,37

Bosgarrena.–Behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta ukitutako jabeei jakinaraztea, baita zer errekurtso jar dezaten ere. Orobat, adieraztea ordaindu beharreko kuotak zatitzen edo geroratzen ahal direla bost urterainoko epean, gehienez, beharrezko bermeak aurretik emanda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 92. eta 115. artikuluetan xedatzen den bezala.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara: Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Metautenen, 2021eko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115972