268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

472/2021 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena 2021-2022 ikasturterako.

Hala ezartzen baitu bere I. kapituluko 2. artikuluan Hezkuntza Departamentuko hezkuntzako ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua da legeak betearazten dituen administrazio organoa. Gainera, hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzen eta ebaluatzen ditu, bai eta aholku ematen ere, eta haientzat txostenak egiten ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, hezkuntzako ikuskapenaren zerbitzuak aipatzen dira, helburu horiek betetzeko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana da plangintza instituzionalerako oinarrizko tresna bat, eta urtero agintzen du hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean garatu beharreko jarduketen multzoa, araudiak esleitzen dizkion eginkizunen eta eskudantzien zehaztapen gisa.

Orobat, honako hau xedatzen du 80/2008 Foru Dekretuak 18. artikuluan: “Plan estrategikoa da hezkuntzako ikuskapenaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala”, eta plan honek “helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko ditu, eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da”. Eta 19.1 artikuluak hauxe ezartzen du: “Plan Estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira” (gaur egun “Hezkuntzako zuzendari nagusiaren” ebazpen bidez).

Urriaren 15eko 454/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoa, eta haren indarraldia amaitu delarik plan estrategiko hori 2021-2022 ikasturtera luzatzea erabaki da.

Hartara, orain, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da 2021-2022 ikasturterako.

Plan horrek aurreikusten dituen helburuek, ekintzek, baliabideek eta denborak ahalbidetuko dute argi eta zehatz ezartzea nola jardunen duen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2021-2022 ikasturtean.

Planaren bidez, modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean kokatu eta koordinatzeko.

Bestetik, urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egituraren barrenean txertatzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2021-2022 ikasturterako. Hona hemen

OINARRIAK

1. Urteko Jarduketa Plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak berak hala eskatzen baitu, urtero egin behar izaten da haren plangintza eta berrikuspena, erantzun eraginkor bat eman ahal izateko hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean. Hori horrela, Urteko Jarduketa Plan hau lan esparru gisa eratu da, ikuskatze lana bideratzeko 2021-2022 ikasturtean.

Urteko Jarduketa Plan honetan ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztien helburua da garatzea indarrean dagoen araudiak hezkuntzako ikuskatzailetzari esleitutako eginkizunak.

Planaren aplikazio-eremuari dagokionez, bertan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistema eratzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak. Testuinguru horretan, planak ikastetxean berean egiten diren ikuskapenak lehenesten ditu, hezkuntza prozesua garatzen duen oinarrizko hezkuntza erakundea den aldetik.

Plana prestatzerakoan, honako hauetan xedatutakoa hartu da kontuan: 80/2008 Foru Dekretua, Hezkuntzako ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2017-2021 aldirako Plan Estrategikoa; Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketaren eta funtzionamenduaren berrikuspenaren emaitzak; 2020-2021 aldiko Urteko Planaren ebaluazioa, eta Hezkuntza Administrazioak 2020-2022 ikasturterako dituen eskaera berriak.

2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.

Honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Planak 2021-2022 ikasturterako dituen helburuak:

a) Ziurtatzea Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza.

b) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan.

c) Ikuskatzaileek egin beharreko jarduketak ezartzea, ikastetxeak, irakasleak eta programak ebaluatzeari dagokionez.

d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko Ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.

e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.

f) Jarduketak ezartzea hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko.

g) Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.

h) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea ikasleak eskolatzeko arloan.

i) Ikuskatzaileen jarduketak ezartzea, ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteko.

j) Planaren definizioaren, ezarpenaren eta jarduketen hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.

k) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko sistemak mantentzea, planaren helburuak lortzeko.

l) Kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena ebaluatzea ikastetxeetan.

m) Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduerak zehaztea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.

n) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.

3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.

2021-2022 Urteko Jarduketa Planean sartzen dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldi horretan egin beharreko jarduera eta zerbitzuak, hain zuzen ere erantzuna emateko zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei. Zerbitzu horietako bakoitza ematen da kasu bakoitzari lotutako prozesu bat gauzatuz.

Ebazpen honen I. eranskinean –Prozesuen matrizea– agertzen dira 2021-2022 ikasturtean garatu asmo diren prozesu eragile giltzarriak, bezeroei zerbitzu ematekoak. Gerta liteke prozesu horiek aldaketaren bat izatea, ikasturte honetan zehar berrikusiko baitira.

Ebazpeneko II. eranskinean –Urteko Jarduketa Plana– zehazten dira zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.

Ebazpeneko III. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa–, jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean –Urteko Plana– aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.

4. Ardurak.

Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen erantzukizunak zehazten ditu diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan. Gainera, plana egoki gauzatzeko, zerbitzuko zuzendariak beste eginkizun eta zeregin batzuk esleitzen ahalko dizkie arlo eta eremuetako koordinatzaileei eta ikuskatzaileei.

Erabiliz ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak, ikuskatzaileak, orobat, argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie ikastetxeei etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.

5. Kalitatea kudeatzeko sistema.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko hasitako prozesuarekin bat, 2021-2022 ikasturtean, prozesuen matrizea berrikusiko da, uste baita sistema horrek zerbitzuaren funtzionamendua arindu eta koherenteagoa eta homogeneoagoa egiten duela, eta, aldi berean, ikuskatzaileen praktika hobetzen laguntzen duela.

6. Ikuskatzaileen prestakuntza.

Prestakuntza plan bat ere gauzatzea aurreikusten da, beharrezkoa izanen duten planaren eremuetan ezagutza garatzeko tresna egoki gisa. 2021-2022 Prestakuntza Planean zehaztuko da prestakuntza ekintza horien garapena.

Prestakuntza instituzionaleko ekintzak nahitaezkoak izanen dira, eta lan ordutegian eginen dira.

7. Jarraipena eta ebaluazioa.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa eskualdeko lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko dira. Egindako lanak ebaluatzeaz gain, Urteko Jarduketa Plana gauzatzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartuko dira bilera horietan.

Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak zerbitzuaren Urteko Memorian jaso, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.

Horretarako, ebazpen honen III. eranskinean –Jarraipena eta ebaluazioa– heldu den eredua erabiliko da.

8. Aurreikusitako aldaketak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak jada finkatuak dituen lan tresna bat da.

Dena dela, planaren dinamikak eta hezkuntza-errealitatean sortzen diren beharrak ikusita, aldaketak sartzen ahalko dira gauzatu ahala.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak egiten ahalko ditu aldaketa horiek, noiznahi; eta zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean, baina, betiere, zuzendari nagusiari horren berri emanda.

Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek egindako proposamenek, Ikuskapena ere tartean badago, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariaren onespena beharko dute, ezarritako Urteko Planaren barrenean zer bideragarritasun duten baloratuko baitu.

Bigarrena.–Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena.–Ebazpena eta oinarriak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko azaroaren 9an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

21-22KO PROZESUEN MATRIZEA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

PROZESUAK

PR/BI

ARDURADUNA

Zerbitzuaren plangintza eta diseinua

PR01

Zerbitzu burutza

Zerbitzuaren plangintza eta diseinua

Zerbitzuaren zuzendaritza

KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA

PR02

Ikasturte hasierako gainbegiratzea

SB0201

Ikuskatzailea

Urteko Programazio Orokorra (UPO)/Urteko Jarduketa Plana (UJP) eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea

SB0202

Ikuskatzailea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

SB0203

Ikuskatzailea

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

SB0204

Ikuskatzailea

EBALUAZIOA

PR03

Ebaluazio arloa

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa. Autoebaluazioaren jarraipena.

SB0301

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

SB0302

Zuzendaritza lana ebaluatzea

SB0303

Kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena ebaluatzea ikastetxeetan.

SB0304

Irakasleen borondatezko ebaluazioa.

SB0305

Zerbitzu berezien ebaluazioa.

SB0306

AHOLKULARITZA

PR04

Laguntza eta aholkularitza teknikoa

Ikuskatzailea

IKASTETXEEN KUDEAKETA

PR05

Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterketak egitea

PR0501

Ikuskatzailea

Zuzendarien ohiz kanpoko izendapena

PR0502

Ikuskatzailea

Ikastetxe itunduetako eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

PR0503

Ikuskatzailea

Ikastetxeen baimenak eta erregistroa

PR0504

Ikuskatzailea

Hezkuntza itunei buruzko txostenak egitea

PR0505

Ikuskatzailea

ANIZTASUNARI ERANTZUTEA

PR06

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

PR0601

Ikuskatzailea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

PR0602

Ikuskatzailea

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa blokeetan zatitzeko baimena emateko txostenak egitea

PR0603

Ikuskatzailea

LEGEDIA ETA ARAUDIA

PR07

Informazioa eskuratzea eta araudia prestatzea

PR0701

Ikuskatzailea

Batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

PR0702

Ikuskatzailea

ELKARBIZITZA

PR08

Bizikidetza arloa

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

SB0801

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

SB0802

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikastetxeetan bizikidetza arazo larriak daudenean

SB0803

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

SB0804

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea

SB0805

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

SB0806

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea eskola-jazarpena gertatzen denean

SB0807

PLANGINTZA

PR09

Plangintza arloa

Hezkuntza eskaintzaren plangintza

ESKOLATZEA

PR10

Eskolatze arloa

Ikasleak eskolatzea

PLANTILLAK

PR11

Plantillen arloa

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

SB1101

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

SB1102

PERTSONEN KUDEAKETA

PR12

Zerbitzu burutza

PRESTAKUNTZA

PR13

Zerbitzu burutza

BALIABIDEEN KUDEAKETA

PR14

Zerbitzu burutza

KALITATEAREN KUDEAKETA

PR15

Ikuskatzaile arduraduna

Barne-kalitatearen kudeaketa eta kontrola

SB1501

Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

SB1502

IKASLEEN KANPO-EBALUAZIOA

PR16

Ebaluazio Atala / Ikuskatzaile arduraduna

Ebaluazio diagnostikoak

SB1601

Ebaluazio Atala

Banakako ebaluazioak

SB1602

Ebaluazio Atala

Nazioarteko ebaluazioak

SB1603

Ebaluazio Atala

USE

SB1604

Ikuskatzailea

II. ERANSKINA

JARDUKETA PLANA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2021-2022 ikasturtea

PR02 Kontrola eta gainbegiratzea

Urteko Programazio Orokorra (UPO)/Urteko Jarduketa Plana (UJP) eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzea

Ikuskatzaile arduradunak

Egiaztatzea zenbateraino egokitzen zaizkien ikastetxeko UPO/UJP eta ikasturte bukaerako memoria indarreko araudiari eta Hezkuntzako Departamentuaren planei eta jarraibideei

2021/11/02

2022/04/05

UPO/UJP gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera; eta ikasturte bukaerako memoria gainbegiratzeko txostenen %90 epearen barnean eginak, ereduaren arabera

Bukaerako txostena, abuztuaren 15eko datarekin

PR02 Kontrola eta gainbegiratzea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Ikuskatzailea

Eskola-egutegiaren eta -ordutegiaren proposamenak onestea, baldin eta araudia betetzen badute, eta onespen horren berri ematea ikastetxeei

2022/05/02

2022/06/30

Egutegien eta ordutegien %100 onetsiak haur eskoletan eta %90 gainerako irakaskuntzetan

Bukaerako txostena, abuztuaren 15eko datarekin

PR02 Kontrola eta gainbegiratzea

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Soldatatik deskontatzeko proposamena egitea, bidezkoa denean

2021/09/01

2022/06/30

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR02 Kontrola eta gainbegiratzea

Heziketa zikloetako irakasleen lan plangintza gainbegiratzea lantokietako prestakuntzaldian

Ikuskatzailea

Ikastetxeek egindako lan plangintzak gainbegiratzea

2022/03/21

2022/04/15

Jasotako eta gainbegiratutako txostenak

Gainbegiratutako txostenen erregistroa

PR03 Ebaluazioa

Irakasleen borondatezko ebaluazioa

Ebaluazio arloa

Irizpide homogeneoak dituzten txostenak prestatzea irakasleen balorazio positiboa egiteko, zuzendariak hautatzeko merezimendu gisa

2022/01/03

2022/03/31

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR03 Ebaluazioa

Praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

Ebaluazio arloa

Izangaien ebaluazioa epe barruan eta ereduaren arabera egitea

2021/10/1

2022/06/30

Izangaien %100 ebaluatuak, bukaerako txostenarekin

Azken txostena

PR03 Ebaluazioa

Ikastetxeen jardunaren ebaluazioa. Autoebaluazioaren jarraipena

Ikuskatzaile arduradunak

Egiaztatzea zenbateraino egokitzen diren autoebaluazioa eta hobetzeko biurteko plana

2021/10/31

2022/04/05

Autoebaluazioen jarraipenerako txostenen %100 epe barruan eta ereduaren arabera eginak

Bukaerako txostena

PR03 Ebaluazioa

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

Ikuskatzailea

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendarien ebaluazioa egitea

2021/09/01

2022/6/30

Txostenen %100 epe barruan eginak, ereduaren arabera

Bukaerako txostena

PR05 Ikastetxeen kudeaketa

Hezkuntza administrazioak eskatutako txostenak eta azterlanak egitea

Prozesu bakoitzaz arduratzen den ikuskatzailea

Eskatutako txostenak egitea prozesu bakoitzean ezarritako araudiarekin bat

2021/09/01

2022/06/19

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR05 Ikastetxeen kudeaketa

Zuzendarien ohiz kanpoko izendapena

Ebaluazio Atala

Hautapen Batzordeak hautapen prozesua burutu ondoren, zuzendarien ebaluazioagatik, berrizendapenagatik edo bestelako edozein arrazoirengatik ikasturte amaieran zuzendari postua hutsik duten ikastetxeetako zuzendariak izendatzeko proposamenak egitea

2022/02/01

2022/03/31

Proposamenen %100 epe barruan eginak

Emaitzen txostena

PR05 Ikastetxeen kudeaketa

Ikastetxe itunduetako eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Ikuskatzailea

Eskola jarduerak eta zerbitzuak baimentzea

2022/06/01

2022/10/03

Jardueren eta zerbitzuen %100 berrikusiak eta jakinaraziak

Extran erregistratzea

PR05 Ikastetxeen kudeaketa

Ikastetxeen baimenak eta erregistroa

Ikuskatzaile arduradunak

Ikastetxeen baimena eta erregistroa kudeatzea

2021/09/01

2022/06/19

Epe barruan tramitatutako eta ebatzitako espedienteen kopurua

Erregistroa

PR05 Ikastetxeen kudeaketa

Hezkuntza itunei buruzko txostenak egitea

Ikuskatzailea

Itunei buruzko txostenak egitea

2022/03/18

2022/05/03

Txostenen %100 epe barruan eginak

Erregistroa

PR06 Aniztasunari erantzutea

Aniztasunari erantzuteko programen eskaerak gainbegiratzea

Ikuskatzailea

Curriculum Egokituko Programan, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programan, Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lantegietan sartzeko eskaerak gainbegiratzea eta horien berri ematea

2022/06/01

2022/06/30

Epe barruan gainbegiratutako eskaerak

Erregistroa

PR06 Aniztasunari erantzutea

Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea

Ikuskatzailea

Txostena egitea ikastetxeek eskolatze-aldia malgutzeko aurkeztutako baimen eskaerari buruz

Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea

15 egun igortzen denetik

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR06 Aniztasunari erantzutea

Txostenak egitea baimena emateko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko eta Batxilergoa bloketan zatitzeko

Ikuskatzailea

Txostenak egitea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko (errepikatzen duten bigarren ikasturtea) eta Batxilergoa bloketan zatitzeko ikastetxeek egiten dituzten eskaerak baimentzeari buruz

Kasuan kasuko zerbitzuak eskaera hori igortzea

15 egun igortzen denetik

Egindako txostenak

Egindako txostenen erregistroa

PR07 Legedia eta araudia

Informazioa eskuratzea eta araudia prestatzea

Ikuskatzaile arduradunak

Arau berriak prestatzen laguntzea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Zein lantaldetan parte hartzen den

Erregistroa

PR07 Legedia eta araudia

Batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Ikuskatzailea

Era aktiboan parte hartzea batzorde eta epaimahaietan, horien kudeaketa egokia bermatuz

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Zenbat batzordetan edo epaimahaitan parte hartzen duen ikuskatzailetzak

Erregistroa

PR08 Bizikidetza

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Bizikidetza arloa

Egiaztatzea zenbateraino betetzen duen ikastetxeak araudia eta ebazpen proposamena prestatzea

Espedientea jasotzea

10 egun jasotzen denetik

Epe barruan eta ereduaren arabera egindako txostenen kopurua.

Erregistroa

PR08 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduretan eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenetan

Bizikidetza arloa

Ikastetxeei aholkuak eta argibideak ematea hezkuntza neurriak aplikatzeko prozeduren tramitazioari buruz. Ikastetxeak indarrean den araudia betetzen duela egiaztatzea. Ikastetxez aldatzeko ebazpen proposamena egin eta horren berri ematea

Espedientea jasotzea

15 egun jasotzen denetik, ebazpena igortzeko

Ikastetxez aldatzeko egindako txostenen %100

Erregistroa

PR08 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea ikastetxeetan bizikidetza arazo larriak daudenean

Bizikidetza arloa

Ikastetxeei aholku ematea protokoloei eta jarduteko neurriei buruz. Ikastexeei horiek abian jartzeko proposatzea edo eskatzea. Egindakoaren laburpen-txostena egitea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Egindako laburpen-txostenen kopurua

Erregistroa

PR08 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea kontratua suntsiaraztean

Bizikidetza arloa

Kontratu suntsitzeak ebazteko prozedurak instruitzea kontratatutako irakasleen gaitasun-eza dela-eta, edo lanpostuaren zereginetara egokitzen ez direlako kontratua suntsitu behar denean

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epe barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko suntsitze-proposamenei buruzko txostenen eta espedienteen kopurua

Erregistroa

PR08 Bizikidetza

Funtzionarioen aurkako diziplinazko espedienteak izapidetzea

Bizikidetza arloa

Diziplinazko espedienteak izapidetzea Nafarroako Foru Komunitatearen Hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxe publiko, programa, zerbitzu eta jardueretan zerbitzua ematen duten langileei dagokienez

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epe barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txosten kopurua

Erregistroa

PR08 Bizikidetza

Ikuskatzailetzaren esku-hartzea laneko jazarpena gertatzen denean

Bizikidetza arloa

Ikastetxeetako laneko jazarpen kasuen salaketak aztertu, igorri eta kasua bada, haien gaineko txostenak egitea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Epe barruan eta eredu normalizatuaren arabera eginiko txosten kopurua

Erregistroa

PR09 Plangintza

Hezkuntza eskaintzaren plangintza

Plangintza arloa

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egitea eta ikastetxeei jakinaraztea

2022ko otsaila

2022/09/15

Epe barruko hezkuntza eskaintza

Erregistroa

PR10 Eskolatzea

Ikasleak eskolatzea

Eskolatze arloa

Eskolatzea eta ikasleen onarpena koordinatzea eta gainbegiratzea

Ikasturte osoan zehar

Ikasturte osoan zehar

Plaza esleitzeko epeak hobetzea

Erregistroa

PR11 Plantillak

Ikastetxeen plantilla organikoaren proposamena zehaztea

Plantillen arloa

Ikastetxe publikoetako plantilla organikoak definitzea

2020/09/02

2020/10/02

Epea bukatuta arloak egindako aldaketen %

Erregistroa

PR11 Plantillak

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Plantillen arloa

Ikastetxe publikoen funtzionamendurako plantilla prestatzea aplikazio berriaren bidez

Maiatza / iraila

Ekaina / iraila

Funtzionamendurako plantillak epe barruan zehaztea

Erregistroa

PR15 Barne-kalitatea

Prozesuak eta azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

Kalitatearen arduraduna

Prozesuak eta azpiprozesuak eguneratzea definitutako sistematika integratuz

2020/09/01

2021/07/30

Eguneratutako eta webgunearen bidez zerbitzuaren eskura jarritako prozesu eta azpiprozesuen %

Diseinatutako eta ezarritako prozesuen bukaerako txostena

PR16 Ikasleen ebaluazioa

Ebaluazio diagnostikoak

Ebaluazio Atala

Errolda bidezko proba diagnostikoak egitea LHko 4. mailan eta DBHko 2. mailan eta lagin bidezkoak LHko 6. mailan eta DBHko 4. mailan

Maiatza

Maiatza

Txostenen %100 ikastetxeei igorriak

Erregistroa

PR16 Ikasleen ebaluazioa

Nazioarteko ebaluazioak

Ebaluazio Atala

Nazioarteko ebaluazioak koordinatzea

Maiatza

Maiatza

Lagin propioarekin parte hartu den ebaluazio-kopurua

Bukaerako txostena

PR16 Ikasleen ebaluazioa

USE

Ikuskatzaile arduradunak

Sartzeko probaren alderdiak koordinatzea

Martxoa

Uztaila

Txostenen %100 epe barruan

Bukaerako txostena

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Deskargatu III. eranskina (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2116091