268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UE-11 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren lagapena dirutan emateko, UE-1 exekuzio unitatean sustatu dutena Beatriz Martínez de la Hidalga Aizcorbek eta Jon Bengoetxea Mendiorozek, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horren ondorioz, Irunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Irunberrin, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2116090