268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Egoitza elektronikoa sortzea

Urriaren 1eko 39/2015 Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta urriaren 1eko 40/2015 Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

558/2021 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DUT:

1. 2020ko abenduaren 11n alkateak emandako 542/2020 Ebazpena indarrik gabe uztea.

2. Lesakako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.lesaka.eus.

helbide elektronikoan: Internet-domeinua Lesakako Udalaren jabetzakoa da, eta Lesakako Udala da egoitzaren titularra.

3. Egoitza elektronikoa ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

5. Udal-arlo guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Lesakako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egun beretik.

6. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazioa Lesakako Udalaren Idazkaritza Nagusiari ematea.

Lesakan, 2021eko azaroaren 19an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2116458