268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Titulartasuna ikertzeko espedientearen hasiera, 12. poligonoko 625. lurzatian

Lekunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 9ko 90/2021 Ebazpenaren bitartez, erabaki du titulartasuna ikertzeko espedientea hastea 12. poligonoko 625. lurzatian, bertan baita Antzinako Telleria. Xedea da haren titulartasun publikoa egiaztatzea.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, erabaki hau jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuta, espedienteak ukitutako pertsonek beren eskubideen alde egoki iruditzen zaiena alega dezaten, idatziz, alegazioen oinarri diren dokumentu guztiekin batera. Jendaurreko epea hamabost egunez luzatuko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lekunberrin, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2116177