268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

UE 29ko eta S.L. 3.2.ko jarduketarako plan bereziaren hasierako onespena

Alkateak, 2021eko azaroaren 16ko 2021/0345 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen UE 29 eta S.L. 3.2ko Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Juan Manuel Erice Zunzarren arkitektoak eta Felipe Saragueta Irazoki abokatuak idatzia eta Promociones Urbanísticas Bidasoa SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bateragina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2021eko azaroaren 16an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2116167