268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

OS1-4, OS1-5, OS1-EL3 eta OS1-V2 finkak normalizatzea. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2021eko irailaren 17ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen finkak normalizatzeko proiektu bat OS1-4, OS1-5, OS1-EL3 eta OS1-V2 lurzatietarako, Biurrun-Olkozko Udalak sustatua, 3. poligonoko 354., 409., 356., 355. katastro-lurzatietan. Proiektuaren xedea da finken konfigurazio fisikoa normalizatzea eta, horrela, behin betiko onetsitako plangintzaren eskakizunetara moldatzea (S1 Olkotz Hiri-jarduketarako Plan Berezia).

Iragarkia 2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean, eta espedientea jendaurrean egon den denboran ez da alegaziorik jaso.

Alkatetzaren 2021eko azaroaren 12ko ebazpen baten bidez, erabaki zen behin betiko onestea aipatu finkak normalizatzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ebazpena interesdunei jakinaraztea.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2116129