268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Plangintza eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateordeak, alkate eginkizunetan, azaroaren 15eko 341/2021 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zion (prozedura hasteko) Enrique Adrien Gerardekin sinatu beharreko plangintza eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari. Proiektuaren xedea da 3. poligonoko 229. partzelaren eginbeharrak atzeratzea (antolamenduz kanpo deklaratutako zatia eraistea) Udalak sistema orokorra egikaritzen duen unera arte.

LAHFLTBren 24. eta 25. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2021eko azaroaren 16an.–Alkateordea, J. Esteban Aguirre Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2116188