268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa, 41. poligonoko 14. partzelarena, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 1ean egin bilkura arruntean erabaki zuen Baztango 41. poligonoko 14. partzela komunalaren 9.000 m² erabilera komunaletik kentzea, ondoren Ana María Etulain Barazabalen jabetzakoak diren Baztango 40. poligonoko 8. partzelarekin eta 41. poligonoko 1., 56. eta 57. partzelekin trukatzeko. Halaber 3.434 m² dituen 39. poligonoko 62. partzelaren titulartasuna komunalaren alde aitortzen da, denetara 19.277 m² gutxi gorabehera.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2021eko urriaren 1ean.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2116189