268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Xehetasun-azterketa eta U23, U24 eta U25 unitateen bermugaketa Errotzen. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2021eko azaroaren 8an, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa eta U23, U24 eta U25 unitateen bermugaketa Errotzen, Jose Ignacio Aranjuelo jaunak sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arakilen, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2116123