268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

AA-AZ7aren sarbidea egiteko nahitaezko desjabetzari hasiera ematea

Araizko Udaleko udalbatzak, 2021eko azaroaren 8ko akordioaren bidez, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenengoa.–Eskatutakoa onartzea eta nahitaezko desjabetze-espedientea abiaraztea. Planaren onarpenetik eta haren zehaztapenen bete beharrezkotasunetik ondorioztatzen da erabilera publikoko deklarazioa eta okupazio premiazkotasuna.

Bigarrena.–Eragindako ondasun eta eskubideen zerrendari hasierako onespena ematea. Hona hemen ondasun eta eskubide horiek:

Araizko 3. poligonoko 25. partzela.

Jabeak: Juan María Insausti Carballo jauna eta Agustin Insausti Carballo jauna.

Afekzioa: 124 metro karratuko hiri-lurzoru finkatua.

Ukitutako eskubidea: jabari osoa.

Hirugarrena.–Faustino Irurzun Zubeldia jabe nagusia desjabetzearen onuradun deklaratzea 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 122. artikuluari so eginez.

Laugarrena.–Erabaki hau Azkarateko Kontzejuari, Lorea Irurtzun López andreari, Faustino Irutzun Zubeldía jaunari, Juan María Insausti Carballo jaunari eta Agustin Insausti Carballori jakinaraztea, bai eta haien ordezkariei ere, eta ohartaraztea 15 egun balioduneko epea ematen zaiela alegazioak formalizatzeko. Yolanda López de Luzuriaga Beltrán de Heredia andreari jakinarazten zaio formalizatutako eskaeraren aurkako alegazio-idazkia ukitutako eskubideen zerrenda behin betikoz onartuko den akordioan tratatuko dela.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktu-oholean argitaratzeko agintzea, dagozkion ondorioetarako.

Jakinarazten da izapide-egintza horren aurka ezin dela errekurtsorik jarri, salbu eta gaiaren funtsari buruz zuzenean edo zeharka erabakitzen badu, prozedurarekin jarraitzea ezinezkoa dela, defentsa-gabezia eragiten badu edo eskubide edo interes legitimoei kalte konponezina eragiten badie.

Araitzen, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2115950