268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Arbeitzako UNC-4 unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Allingo Udal Planeko Arbeitzako UNC-4 unitatearen birpartzelazio proiektua, Jesús Echeverría Garcíak sustatua eta Ricardo Ros Zuasti teknikariak idatzia.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2021eko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2116392