268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2863/2021 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2022an aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu ondoren, etxebizitzaren alorrean herritarrentzako zenbait laguntza-neurri ezartzen dituen abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legearen bidez, aldatu egin zen etxebizitza babestuen gehieneko errenta-prezioaren kalkulua, eta, geroztik, kalkulu hori ez dago moduluaren balioaren menpe. 10. artikuluko c) letrak ezartzen duenez, indarreko prezioari aplikatuko zaio aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizeen Sistemako Indize Orokor Nazionalaren portzentajezko aldaketa, urte bakoitzeko azaroaren 30ean ezagunak diren azken datuak harturik.

2022. urteari begira, 2021eko azaroaren 30ean ezagutzen den azken datua, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen Kontsumoko Prezioen Indizeen arabera, 2021eko urriari dagokion indize orokorra da (2016ko oinarria), eta urri horretan KPIaren urteko aldaketa-tasa %5,4koa zen (datu horiek azaroaren 12an argitaratu ziren). Nafarroan, berriz, KPI orokorraren urteko aldaketa-tasa %5,6koa izan zen, baina Etxebizitza taldekoa %-22,7koa (Espainiako indizea Etxebizitza talde horretan: %20,5ekoa).

Balio hori (%5,4) aplikatuz Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 274/2020 Ebazpenean ezarritako aurreko prezioei, ateratzen dira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2022an aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak (ABBOE), 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.

2022rako prezio horiek, metro erabilgarria/hilabetea gehieneko prezio gisa adieraziak, eta, garajearen kasuan, hileko gehieneko prezio gisa (garaje osoarengatik eta haren azalera edozein dela ere), hauek dira:

Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,88 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

65,26 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,17 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,55 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

65,26 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,17 euro

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. %5,4ko portzentajezko aldaketa aplikatzea araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzen eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuen errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak 2022rako zehazteari begira. Aldaketa hori Kontsumoko Prezioen Indize (KPI) orokorraren urteko tasari dagokio (2016ko oinarria), 2021eko urrian kalkulaturik, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10.2 artikuluan xedatuta dagoen bezala.

2. Errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak ezartzea, 2022an indarrean egonen direnak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak:

Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan dauden etxebizitzak

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,88 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

65,26 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,17 euro

Nafarroako gainerako udalerrietan dauden etxebizitzak

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Etxebizitza

5,55 euro

Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik)

65,26 euro

Trastelekuak eta beste eranskin batzuk

2,17 euro

3. Ebazpen hau igortzea babes ofizialeko etxebizitzak alokatzen dituzten enpresa edo entitate guztiei, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideei, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 15ean.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: F2116145