267. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2021 EBAZPENA, urriaren 29koa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, probetarako deialdia egiten duena salgaiak edo bidaiariak errepidez garraiatzeko zenbait ibilgailu gidatzeko gidariaren hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2022. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean.

Apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren bidez, errepide bidezko garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko gidariaren hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren, eta irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua aldatu zen (2021eko 98. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 24koan argitaratua). Errege dekretu horrek Espainiako zuzenbidean txertatu zituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko apirilaren 18ko 2018/645 Zuzentarauak sartutako berrikuntzak.

Errege dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak eta prestakuntzako etengabeko ikastaroak egitekoak arautu ziren, biak beharrezkoak baitira Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko, horretarako nahitaezkoa izanik Gidarien Erregelamendu Orokorrean zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea.

Errege dekretu horren 16. eta 17 artikuluak aplikatuz, bidezko da proben deialdia onestea aipatu ziurtagiria lortzeko, 2022. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 5. apartatuaren eta aipaturiko 284/2021 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren bidez emandako eskumenak erabiliz, Kudeaketa Atalak egindako proposamenari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea salgaiak edo bidaiariak errepidez garraiatzeko zenbait ibilgailu gidatzeko gidariaren hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdia. Deialdiaren oinarriak eranskin gisa gehitu zaizkio ebazpen honi.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Adieraztea ezen, COVID-19aren ondoriozko osasun egoeraren bilakaera dela eta, nahitaezkoa bada deialdiaren oinarrien III. eranskinean jasotako epe eta datetan atzerapenak edo aldaketak egitea (azterketak egiteko datak edo eskaerak aurkezteko, behin-behineko zerrendak argitaratzeko, akatsak zuzentzeko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko epeak), horiek aldatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atariko fitxaren bidez emanen dela argitara (www.navarra.es, “Tramiteak”, “LGA”).

4. Ebazpen hau Kudeaketa Atalera eta epaimahaikideei igortzea.

5. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko urriaren 29an.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

I. ERANSKINA

Salgaiak edo bidaiariak errepidez garraiatzeko zenbait ibilgailu gidatzeko gidariaren hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2022. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdiaren oinarriak

Lehena.–Izangaiek bete beharrekoak.

Proba hauetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

–Aginduzko ikastaroak gainditu izana, bai arruntak, bai trinkoak, azterketa egin aurreko urtebeteko epean gehienez ere, apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren 16.1. artikuluan xedaturikoarekin bat. Errege Dekretu horren bidez Errepideko garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dira eta aldatu egiten da irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretu bidez onetsitako Lurreko garraioen antolamenduari buruzko Legea garatzen duen erregelamendua.

–Azterketara aurkezteko tasari dagokion zenbatekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan ordaindu izanaren agiria. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean ezarrita dago tasa hori.

Bigarrena.–Eskaerak.

1. Azterketarako izen-ematea Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da, sede.mitma.gob.es webgunean. Eskabidearekin batera, eskabidea behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan azterketara aurkezteko tasaren zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria ere.

2. Izangaiak prestakuntza ikastaroa bukatu ez badu ere, azterketa egiteko izena emateko aukera izanen du, baldin eta eskaeretako akatsak zuzentzeko epea iragan baino lehen bukatzen badu ikastaro hori eta epe horretan Administrazioaren aurrean modu fede-emailean frogatzen badu ikastaroa gainditu duela.

3. Eskaera-orriak eta tasen ordainketak, izena zein azterketatarako eman den hartarako soilik izanen dute balioa, eta, beste azterketa bat gehiago egitekotan, bigarren eskaera-orri bat bete eta dagokion tasa ordaindu beharko da hura egiteko.

Hirugarrena.–Epeak.

Oinarri hauen III. eranskineko taulan ageri dira eskaerak aurkezteko epeak.

Laugarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta probak eginen direneko tokia eta orduak argitaratuko dira Nafarroako Gobernuko www.navarra.es atarian (“Trámiteak” atalean, “LAG” idatzi hango bilatzailean), oinarri hauen III. eranskinean deialdi bakoitzerako adierazten diren egunetan.

Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, bidezkoa bada, akatsak zuzendu, oinarri hauen III. eranskinean proba bakoitzerako adierazten den eguna bitarte.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere oinarri hauen III. eranskinean proba bakoitzerako adierazten diren datetan argitaratuko dira.

Bosgarrena.–Proben nondik-norakoak.

Izangaiek Nortasun agiria, edo, epaimahaiaren arabera beren nortasuna modu sinesgarrian egiaztatzen duen beste agiri bat aldean dutela agertu beharko dute probetara.

Seigarrena.–Azterketaren egitura eta kalifikazioa.

1. Azterketaren gaiei, proben egiturari eta horien kalifikazioari dagokienez, Errepide bidezko garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dituen uztailaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

2. Azterketak test motako 100 galdera izanen ditu, eta galdera bakoitzak lau erantzun aukeran, I. eranskineko A) letrako 1. atalean eta 2. edo 3. ataletan jasotako gaien edukiari buruzkoak, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.

Galdera horietatik hogeita bost (25) I. eranskinaren A) letrako 1. eta 2. edo 3. atalari buruzkoak izanen dira, kasuan kasuko gidabaimenaren arabera.

Edonola ere, azterketan I. eranskinaren A) letrako 1. eta 2. edo 3. ataletan adierazitako helburuetako bakoitzari buruzko galdera bat izanen da gutxienez, kasuan kasuko gida-baimenaren arabera.

3. Erantzun zuzenei puntu bat emanen zaie eta oker erantzundako bakoitzeko 0,5 puntu kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere. Azterketa gainditzeko 50 puntu lortu behar dira gutxienez.

4. Ariketa egiteko, 2 ordu izanen dira gehienez.

5. Bidaiariak garraiatzeko lanbide gaitasunaren ziurtagiriaren titularrak diren gidariek, salgaiak garraiatzeko lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko azterketa egitea eskatzen badute, eta salgaiak garraiatzeko lanbide-gaitasunaren ziurtagiriaren titularrak diren eta bidaiarien garraiorako lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko azterketa egitea eskatzen duten gidariek, I. eranskinaren A) letrako 2. atalean edo 3. atalean araututako berariazko nahitaezko prestakuntzari dagokion azterketaren zatia bakarrik egin beharko dute, gidabaimen motaren arabera.

Kasu horietan, azterketa test modukoa izanen da. 25 galdera izanen ditu, eta horietako bakoitzak lau erantzun. Erantzun zuzenak puntu batekin baloratuko dira eta erantzun oker bakoitzarengatik 0,5 puntu kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere. Azterketa gainditzeko 12,5 puntu lortu behar dira gutxienez. Ariketa egiteko, 30 minutu izanen dira.

Zazpigarrena.–Epaimahaia.

Probak gidatuko dituen epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Burua:

–Santiago Alemán Carrica jauna, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa:

–Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Mugikortasun, Logistika eta Garraio Ataleko burua.

Kideak:

–María Aránzazu Murillo Zabalza andrea, Kudeaketa Ataleko burua.

–Ana Serrano Herrera andrea, Bidaiariak Garraiatzeko Baimenen Bulegoko burua.

–Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoak:

–María Jesús Gutiérrez Gutiérrez andrea, Garraio Ikuskapenaren Bulegoko burua.

–María Senosiáin Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.

–Carmen Castiella Sánchez-Ostiz andrea, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

Idazkaria:

–Oscar Molviedro Barea jauna, Deialdien eta Txartelen Bulegoko burua.

Ordezkoa:

–Loreto Gabari Solozabal andrea, Garraio Baimenen Bulegoko administraria.

Zortzigarrena.–Gaindituen zerrenda.

1. Ariketak kalifikatzen bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu dutenen zerrenda Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian (“Trámiteak”, “LGA”), eta Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko dio.

2. Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabidea (DOC).

III. ERANSKINA

Datak, azterketak egiteko, eskaerak aurkezteko, behin-behineko zerrendak argitaratzeko, akatsak zuzentzeko eta behin betiko zerrendak argitaratzeko

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ETA AZTERKETA EGITEKO ORDUA ETA TOKIA ARGITARATZEA

ZUZENKETAK EGITEKO AZKEN EGUNA

BEHIN BETIKO ZERRENDEN ARGITALPENA

AZTERKETA

EGUNA

2022/01/03tik 2022/01/24ra

2022ko urtarrilaren 28a

2022ko otsailaren 11

2022ko otsailaren 16a

2022ko otsailaren 18a

2022/03/14tik 2022/04/01era

2022ko apirilaren 8a

2022ko apirilaren 22a

2022ko apirilaren 27a

2022ko apirilaren 29a

2022/05/02tik 2022/05/20ra

2022ko maiatzaren 27a

2022ko ekainaren 10a

2022ko ekainaren 15a

2022ko ekainaren 17a

2022/07/11tik 2022/07/29ra

2022ko abuztuaren 5a

2022ko abuztuaren 19a

2022ko abuztuaren 24a

2022ko abuztuaren 26a

2022/09/05etik 2022/09/23ra

2022ko irailaren 30a

2022ko urriaren 14a

2022ko urriaren 19a

2022ko urriaren 21a

2022/10/28tik 2022/11/18ra

2022ko azaroaren 22a

2022ko abenduaren 9a

2022ko abenduaren 14a

2022ko abenduaren 16a

Iragarkiaren kodea: F2115938