261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66/2021 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, “Tafallako hegoaldeko saihesbidearen trazadura. 2. fasea. NA-132 ekialdea errepidearekiko lotura” izeneko proiektua behin-behinean onesten duena.

Proiektu honen xedea da Lizarratik Zangozara doan NA-132 errepidearen hegoaldeko saihesbidea amaitzea, Tafallatik igarotzen den tartean, behin 1. zatia martxan jarri ondoren. Tarte horrek Tafallako hirigunea inguratzen du hego-mendebaldean, eta NA-132 eta NA-6140 (Tafallatik Miranda Argara) lotzen ditu Iruñetik Zaragozara doan N-121 errepidearekin eta AP-15 autobidearekin.

Tafallako hegoaldeko saihesbidearen proiektua 2010ean hasi zen, informazio azterlana idatzi zenean. Azterlan horretan alternatiba bat hautatu zen, honako tarte hauetan banatuta:

1. tartea: trazadura berriko tartea, NA-132 errepidearen (Lizarratik Zangozarako errepidea) eta NA-6140 errepidearen (Tafallatik Miranda Argako errepidea) arteko elkargunean hasten da, eta N-121 errepidearekiko (Iruñetik Zaragozako errepidea) lotunean amaitu, AP-15 autobidearekiko bidegurutzearen inguruan. Tarte hori bat dator informazio azterlanean sortutako A tartearekin eta 1. alternatiba - 1. tartearen lehen zatiarekin.

2. tartea: lehendik dauden bideen gaineko tartea. Tarte horrek saihesbide berriari jarraipena emanen dio, lehen tartea N-121 errepidearekin lotzen duen lekutik. Errepide horretatik AP-15era sartzeko biribilguneraino segitzen du, eta sarbide horretatik hirugarren tartearekin lotu arte. Azken tarte hori gaur egungo “Tafalla hegoaldea” lotunean hasten da.

3. tartea: trazadura berriko tarte bat; AP-15en “Tafalla hegoaldea” egungo lotunean hasi, eta autobidearen paraleloan igarotzen da ekialdeko ertzetik egungo NA-132 errepidearekin lotu arte, AP-15 autobidearekin gurutzatzen den lekuan. Irtenbide hori bat etorriko litzateke informazio azterlanean sortutako 1. alternatiba - 1. tartearen bigarren zatiarekin, baina autobidean txirikorda-erreiak kendu eta autobidetik kanpoko beste bide bat jarriko litzateke.

Tarte horiek bi fasetan programatu ziren, bakoitza bere proiektuarekin.

Tafallako hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko proiektua. 1. fasea. Lehen 1. tartea deitzen zena eta La Nava industrialdearen aurreko biribilgunea hartzen ditu barne, N-121, NA-115, NA-8602 errepideen elkargunea eta industrialderako sarbidea konpontzeko.

Tafallako hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko proiektua. 2. fasea. Lehen 2. eta 3. tarteak deitzen zirenak barne hartzen ditu.

1. faseko obrak egin eta 2020ko irailean martxan jarri ondoren, proiektatutako konponbideari buruzko hausnarketa aldi bat hasi zen: AP-15 autobidea bera saihesbide gisa erabiltzeko aukera aintzat hartu, eta, horrela, trazadura paraleloko bide berri bat eraikitzea saihestuko zen, lursailen okupazio handiagoa saihestuz eta inbertsioaren kostua nabarmen murriztuz.

Konponbide berri hori garatzeko aukera dabilen trafikoaren mende dago. Zehaztu beharreko kontua da ea AP-15 autobidea gai den, B zerbitzu mailari eutsiz, saihesbide gisa erabiltzearen ondorioz eragindako trafiko berriak bereganatzeko, edo, aitzitik, NA-132 errepiderako trazadura paraleloa duen beste tarte bat eraiki behar den.

Beharrezko trafikoaren azterlana egin ondoren, egiaztatu da autobidea saihesbide gisa erabil daitekeela, trazadura alternatiboko bide bat eraiki gabe.

Aurrekoan oinarrituta, trazadura proiektu berri bat garatu da, batez ere AP-15 autobidea NA-132 errepidearen saihesbide gisa erabiltzeko, bai iparraldean bai hegoaldean, eta pisu-lotune bat eraikitzeko, NA-132 errepidearen eta AP-15 autobidearen arteko bidegurutzeko mugimendu guztiei irtenbide emanen diena.

Soluzioaren barruan sartzen da bi biribilgune eta lau adarren definizio geometrikoa eta lau bide birjartzea. Biribilguneek 16 metroko barne erradioa eta 6,00 metroko zirkulazio-eraztuna izanen dituzte. Barruko bazterbidea 1,00 metrokoa da eta kanpokoa, 1,50 metrokoa. Adarrek autobidearen antzeko kanpoko bazterbidea dute (2,5 m), zirkulaziorako erreia (4,00 m) eta barruko bazterbidea (1,00 m); eta bideak 5,00 metroko zabalerarekin berritzen dira.

Lau adarrek mugimendu hauek egiteko aukera ematen dute:

1. adarra: NA-132 errepidea AP-15 autobidean sartzea zehazten du, Tuterako noranzkoan. Haren erradioarik mugatzaileena 265 metrokoa da.

2. adarra: AP-15etik NA-132ra bitarteko irteera zehazten du eta Iruñetik abiatzen da. Haren erradiorik mugatuena 65 metrokoa da.

3. adarra: NA-132 errepidea AP-15 autobidean Iruñerako noranzkoan sartzea zehazten du. Haren erradiorik mugatuena 85 metrokoa da.

4. adarra: AP-15etik NA-132ra bitarteko irteera definitzen du, eta Tuteratik abiatzen da. Haren erradiorik mugatuena 265 metrokoa da.

2. eta 3. adarrak AP-15aren gaineko NA-132 errepidearen egituraren azpitik igarotzen dira, alboetako baoetatik. 2. adarra mendebaldeko baoaren azpitik doa, 22 metroko argiarekin. Baoaren argiaren ondorioz, ez da beharrezkoa egituraren estribu etzanean jardutea, eta lehendik dagoen harrizko estaldura birjarri baino ez da egin behar eta zuntz optikoaren gaineko eragina kontuan hartu.

3. adarra 13,62 metro baino ez dituen egituraren ekialdeko baotik igarotzen da; beraz, euste-egitura bat eraiki behar da aurreko aldetik, NA-132ren egituraren ekialdeko estribuari eragin gabe.

Bestalde, 1. eta 4. adarrak AP-15ean lotzen dira autobidearen azpiko pasabide bat dagoen eremu batean, Tafallako bide sarerako, eta adarrak bertan jarri ahal izateko, beharrezkoa da egituraren zabalera handitzea.

Proiektuak telefoniako, zuntz optikoko eta hornidurako zerbitzuak birjartzea ere aurreikusten du.

Proiektua jendaurrean jartzeko idatzi den dokumentuak jasotzen ditu Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinean onestea eta jendaurrean jartzea, hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak informatu eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinean onestea “Tafallako hegoaldeko saihesbidearen trazadura. 2. fasea. NA-132 ekialdea errepidearekiko lotura” izeneko proiektua.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Tafallako udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Tafallako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2021eko urriaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

TAFALLA HEGOALDEKO SAIHESBIDEAREN ETA NA-132 ERREPIDEAREN (NAFARROA) ARTEKO LOTUNEAREN TRAZADURA PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

TAFALLAKO UDAL-MUGARTEA

TA-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

18.060

27

104A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

TA-03

Tafallako Udalaren herri-lurrak

25

27

51A

Larreak

TA-04

Tafallako Udalaren herri-lurrak

272

27

50A

Lehorreko alorra

TA-05

Tafallako Udalaren herri-lurrak

212

27

48A

Larreak

TA-06

Tafallako Udalaren herri-lurrak

59

27

47A

Lehorreko alorra

TA-07

Olcoz Esparza, Jesús

47

27

69A

Lehorreko alorra

Olcoz Esparza, María Asunción

Olcoz Esparza, José María

Olcoz Caballero, Elvira

Olcoz Caballero, Ana Isabel

Olcoz Caballero, María José

TA-08

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

6.827

3

2A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

TA-09

Salinas Lizarraga, Francisco Javier

125

3

49A

Lehorreko alorra

TA-10

Inchaurrondo Moreno, José Luis

16.662

28

23A

Eraikuntza

TA-11

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

5.309

28

27A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

TA-12

Tafallako Udalaren herri-lurrak

61

28

25A

Eraikuntza

TA-13

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

5.781

4

1A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

TA-14

Tafallako Udalaren herri-lurrak

2

4

2A

Larreak

TA-15

Granja Jiménez SL

1.418

4

3C.

Olibadia

TA-17

Granja Jiménez SL

1.042

4

3d

Lehorreko alorra

TA-18

Jiménez Sarnago, Vicente

6.955

4

4A

Lehorreko alorra

Jiménez Sarnago, María Nunila

Jiménez Sarnago, María Jesús

Jiménez Sarnago, Francisco

Jiménez Sarnago, María Pilar

Jiménez Sarnago, María Carmen

Jiménez Sarnago, Alfonso

TA-19

Martínez Huarte-Mendicoa, Francisco Javier

78

4

8A

Lehorreko alorra

Martínez Huarte-Mendicoa, José Manuel

Martínez Huarte-Mendicoa, Ricardo

Martínez Huarte-Mendicoa, María Concepción

TA-20

Esquiroz Amadoz, Jesús Pablo

1.666

4

565A

Lehorreko alorra

TA-21

Iriso Erreguerena, María Teresa

114

4

5A

Lehorreko alorra

TA-22

Iriso Erreguerena, María Teresa

711

4

11A

Lehorreko alorra

TA-23

Olcoz Pernaut, María Blanca

2

3

67A

Lehorreko alorra

Olcoz Pernaut, María Pilar

TA-24

Tafallako Udalaren herri-lurrak

394

3

68A

Lehorreko alorra

TA-25

Tafallako Udalaren herri-lurrak

325

3

69A

Lehorreko alorra

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BAT. OKUP.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

TAFALLAKO UDAL-MUGARTEA

TA-09

Salinas Lizarraga, Francisco Javier

15.212

3

49A

Lehorreko alorra

TA-26

Tafallako Udalaren herri-lurrak

4.689

3

56A

Larreak

647

3

56B

Lehorreko alorra

356

3

56C

Lehorreko alorra

TA-27

Pascual Aguirre, María Asunción

8.168

3

57A

Lehorreko alorra

Ojer Garciandia, Saturnino

1.376

3

57B

Elkorra

TA-28

Pascual Aguirre, María Asunción

5.751

3

58A

Elkorra

Ojer Garciandia, Saturnino

TA-29

Tafallako Udalaren herri-lurrak

5.651

3

59A

Askotariko zuhaitzak

UKITUTAKO ZERBITZUAK

AUDENASA KOMUNIKAZIOAK

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN-EZARP.

ml-m²

DESJAB. EUSK.-KUTX.

Kop. m²

ALDI BAT. OKUP.

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

TAFALLAKO UDAL-MUGARTEA

TA-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

-

-

-

170

CO

27

104A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

-

-

-

TA-02

Sarasa Zabalza, María Isabel

79

CO

27

151A

Orotariko fruta-arbolak

TA-10

Inchaurrondo Moreno, José Luis

2

7

-

108

CO

28

23A

Eraikuntza

TA-11

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

63

186

1-4

587

CO

28

27A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

TELEFONIA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN-EZARP.

ml-m²

DESJAB. EUSK.-KUTX.

Kop. m²

ALDI BAT. OKUP.

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

TAFALLAKO UDAL-MUGARTEA

TA-06

Tafallako Udalaren herri-lurrak

5

5

1-1

37

TL

27

47A

Lehorreko alorra

TA-07

Olcoz Esparza, Jesús

-

-

-

6

TL

27

69A

Lehorreko alorra

Olcoz Esparza, María Asunción

Olcoz Esparza, José María

Olcoz Caballero, Elvira

Olcoz Caballero, Ana Isabel

Olcoz Caballero, María José

TA-10

Inchaurrondo Moreno, José Luis

29

64

2-8

276

TL

28

23A

Eraikuntza

SAN FERMIN NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO HORNIDURA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

ZORTASUN-EZARP.

ml-m²

DESJAB. EUSK.-KUTX.

Kop. m²

ALDI BAT. OKUP.

ZERBITZU MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

TAFALLAKO UDAL-MUGARTEA

TA-13

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

5

14

1-4

99

Horn.

4

1A

Elkorra

Nafarroako Autobideak SA

TA-14

Tafallako Udalaren herri-lurrak

24

64

2-8

227

Horn.

4

2A

Larreak

TA-15

Granja Jiménez SL

127

385

3-5

1.130

Horn.

4

3C

Olibadia

TA-16

Granja Jiménez SL

4

8

-

39

Horn.

4

3B

Elkorra

TA-17

Granja Jiménez SL

128

Horn.

4

3C

Lehorreko alorra

TA-18

Jiménez Sarnago, Vicente

-

-

1-3

62

Horn.

4

4A

Lehorreko alorra

Jiménez Sarnago, María Nunila

Jiménez Sarnago, María Jesús

Jiménez Sarnago, Francisco

Jiménez Sarnago, María Pilar

Jiménez Sarnago, María Carmen

Jiménez Sarnago, Alfonso

TA-20

Esquiroz Amadoz, Jesús Pablo

-

-

1-1

-

Horn.

4

565A

Lehorreko alorra

Iragarkiaren kodea: F2115586