261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Jarduera ekonomikoen gaineko 2021eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da jarduera ekonomikoen gaineko 2021eko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2021eko azaroaren 8tik 2021eko abenduaren 23ra arte izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2021eko abenduaren 10ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2115908