261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Biztanleen erroldan ofiziozko bajak emateko jakinarazpena

Baztango udaleko biztanleen erroldan ofiziozko bajen espedienteak ezin izan ditugunez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da:

1.–Honako pertsonei ofiziozko baja-espedienteak irekitzea, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluan 54. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat:

ESPEDIENTE ZENBAKIA

IZEN-ABIZENAK

21/2021

DAQUILEMA QUITO, SEGUNDO SECCIÓN

19/2021

SALVADOR FUNES, KATHERINE JULISSA

20/2021

VIGIL HERNANDEZ, EDERNILSON ALEXANDER

2.–Espedientea ireki dela jakinaraztea eta 15 eguneko epea ematea, alegazioak aurkezteko.

Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organuan berean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko helegitea, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian edo Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2115960