261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean (2022. urtea). Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2021eko azaroaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren 2022ko ekitaldirako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Horrek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza fiskal honetako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2115767