261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa 2022. urterako, Ur hornidura, estolderia, saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 4an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tarifak aldatzea, Ur hornidura, estolderia, saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari dagokionez, 2022. urterako.

Aipatu erabakiarekin bat, delako aldaketa jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, denbora horretan herritarrek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2021eko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2115777