261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxe integratuaren lurzatian (UI-V unitateko Z-4.4 lurzatia).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-NOV-21 (5/CU).

«Iraganik Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxe integratuaren lurzatiaren (UI-V unitateko Z-4.4 lurzatia) xehetasun-azterketaren hasierako onespenaren jendaurreko epea (JOB, 2021-08-23 (3/US), 2021eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 7an), eta ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2021eko irailaren 10ekoa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko urriaren 6ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Nekazaritzako eta Basogintzako ikastetxe integratuaren lurzatiaren (UI-V unitateko Z-4.4 lurzatia) xehetasun-azterketa, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak sustatua. Haren xedea da arautzea Iruñeko katastroko 5. poligonoko 1979. lurzatian eraiki nahi den eraikin berri baten lerrokadurak, altuerak eta sestrak; lurzati hori Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Basogintzako ikastetxe integratuak erabiltzen du.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura. Argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari jakinaraztea».

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2115947