261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLKOTZ

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Olkozko Kontzejuak, 2021eko irailaren 9ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea klausulen agiria, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko, gutun-azal itxien bidezko enkantean: 4. poligonoko 53. lurzatian (V), Austriako larizio pinuak (15.043 oin), 1.638,69 m³ egiten dutenak, 16.838,55 euroan (BEZa kanpo).

Eskaintzak aurkezteko epea izanen da 2021eko abenduaren 10eko 13:00ak arte, Biurrun-Olkozko Udalaren erregistroan (Jai Eder plaza, 1, 31398 pk, Biurrun, Nafarroa), bulego orduetan, 8:30etik 11:30era.

Eskaintza ekonomikoak irekiko dira abenduaren 17an, 13:00etan, jendaurreko ekitaldian, Biurrun-Olkozko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Jai Eder plaza, 1, 31398 Biurrun, Nafarroa).

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Biurrun-Olkozko Udalaren Idazkaritzan eta Kontratazioaren Atarian.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko azaroaren 5ean.–Kontzejuko burua, Ricardo González Elorz.

Iragarkiaren kodea: L2115791