261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan:

–Otsagabiko hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2115755