261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

5/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 5. aldaketa Udalaren 2021eko aurrekontuan: kreditu-gehigarriak gaitzea.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115687