261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditua handitzeko, gastuen beheititzearen kargura.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko baita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.

Melidan, 2021eko azaroaren 5ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2115788