261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Eskolaz kanpoko ekintzak egiteko 2021eko laguntzak. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 592849.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/592849).

Lehena.–Onuradunak.

Beren tutoretzapean seme-alabak edo adingabeak dituzten familiak, udalerrian erroldatuak, hamazazpi urtetik beherakoak. Adingabeak 17 urte betetzen dituen urtean jada ez da dirulaguntza eskatzerik izanen. Bai adingabeek bai heldu eskatzaileek egon behar dute Ledeako udalerrian erroldaturik gutxienez urtebetez (etenik gabe) aurtengo azaroaren 30ean, eta Udalak ezarririk dituen zerga guztien ordainketa eguneraturik izan beharko dute.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntza izanen da matrikularekin eta kuotekin benetan egindako gastuaren %33koa, eta gehienez ere 700,00 eurokoa, haur eta urte bakoitzeko, Ledeako udalerrian erroldaturik dauden 17 urtetik beherakoek egiten dituzten kultura, musika, arte eta kirol alorretako eskolaz kanpoko ekintza guztiengatik, betiere Zangozerriko udalerrietako batean egiten direnean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean: www.liedena.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa, guztira.

3.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko azaroaren 30ean bukatuko.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko modua.

Ledeako Udalaren egoitza elektronikoaren Erregistro Orokorrean, www.liedena.es web-orrian, liedena.sedelectronica.es helbidean, edo Ayuntamientoliedena@cniebla.com postaren bidez, eta Ledeako Udalaren bulegoetan (Escuelas kalea, 2), 12:00etatik 14:00etara, edota Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan.

Ledean, 2021eko azaroaren 2an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2115668