261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2022rako karga-tasa

Udal honek, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari:

1. 2022. urterako Hiri-lurreko eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau onestea: %0,2575.

2. Erabaki hau 30 egunez jendaurrean ikusgai edukitzea, aldez aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarrita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten.

3. Aitzineko puntuan aipatu den epean erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez badago, zerga-tasa hori behin betiko onetsitzat emanen da. Kasu horretan, lege-ondorioak izan ditzan, egoera hori, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Lesakan, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2115700