261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa (23.a eta 28.2 i eta q artikuluak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2021eko azaroaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2115683