261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4768E/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, honako ebazpen hau aldatzen duena: 50E/2021 Ebazpena, otsailaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, langile autonomo gisa ezartzeko dirulaguntzarako 2.000.000 euroko gastua baimentzen duena, “Suspertu Plana. Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura (E-18/000214-01 PEP elementua).

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 9ko 50E/2021 Ebazpenaren bidez, langile autonomo gisa ezartzeko dirulaguntzarako 2.000.000 euroko gastua baimendu zen, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu Plana. Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura (E-18/000214-01 PEP elementua).

Kontuan harturik ezinezkoa izan dela eskari guztiei erantzutea baimendutako aurrekontu-kontsignatzearekin (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 9ko 50E/2021 Ebazpena), Nafarroako Gobernuak erabaki du 540.000 euro gehitzea langile autonomo gisa ezartzeko dirulaguntzen deialdira bideratutako diru kopuruari.

Horregatik guztiagatik, deialdi horretan baimendutako gastua 540.000 euroan handitzeko eskatzen da, “Suspertu Plana. Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura (E-18/000214-01 PEP elementua).

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimendutako gastua aldatzea autonomo gisa alta ematen duten ekintzaileak laneratzeko dirulaguntzen deialdirako; hain zuzen, 540.000 euroan handitzea deialdi horretara bideratutako kreditua.

2. Deialdi horretan baimendutako gastua 540.000 euroan handitzeko baimena ematea, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu Plana. Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura (E-18/000214-01 PEP elementua).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2021eko azaroaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2115934