261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2022ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko urriaren 28an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

“1. Hasiera batez onestea aldaketa 2022. urterako ordenantza fiskaletan, espedientean ageri den moduan.

2. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan ediktuak paratu ondotik, herritarrek nahiz bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, eragozpenak edota oharrak aurkez ditzaten.

Halakorik ez badago, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.”

Lesakan, 2021eko azaroaren 2an.–Alkatea,Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2115623