261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2022rako zerga-tasak

Garinoaingo Udalak, 2021eko urriaren 29an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,315.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

• Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezarriko ditu sortzealdi bakoitzerako koefizienteak.
  • %15eko karga-tasa ezartzen da urtebete baino gutxiago eta hiru urte arteko sortzealdietarako, biak barne, eta 16 eta 20 urte bitarteko sortzealdietarako, biak barne.
  • %20ko karga-tasa ezartzen da 4 eta 15 urte bitarteko sortzealdietarako, biak barne.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2115658