261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2022ko karga-tasak

Gardeko Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen:

Zergak:

1. Lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,258.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %2,85.

3. Obra lizentziaren tasa: 0,12 euro, gutxieneko tasa gisa 15 euro ezarririk.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren ehunekoak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,56

18 urte

0,43

17 urte

0,29

16 urte

0,16

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,02

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

5. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Garden, 2021eko urriaren 29an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2115618