261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2021eko urriaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Doneztebeko UC-10an, M.ª Teresa Mariezcurrena Echeverria eta Oscar Mongay Jimenez arkitektoek idatzi eta Elizagibela Promociones SLk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Doneztebe, 2021eko urriaren 21an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Xehetasun-azterketa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2115530