261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2021eko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa horien behin betiko onespena, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2021 ALDAKETA

Partida: 1 4590 62900.–“Energia-aprobetxamendurako instalazioak”. Kreditu-gehigarria: 586,80 euro; partidak, horrela, 23.086,80 euro egiten ditu. Lotutako gastuetarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da, zenbateko berean.

2/2021 ALDAKETA

Partida: 1 2391 46300.–“Berdintasun zerbitzu teknikoaren hitzarmena”. Kreditu-gehigarria: 510,40 euro; partidak, horrela, 1.100,40 euro egiten ditu. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da, zenbateko berean.

3/2021 ALDAKETA

Partida: 1. 1522.64000.–“Orubetik hondakinak kentzea, betearazte subsidiarioaren bidez”. Aparteko kreditua: 19.540,00 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da, zenbateko berean.

4/2021 ALDAKETA

Partida: 1. 2391.22609.–“Berdintasuna sustatzeko horma-irudia/emanaldia”. Aparteko kreditua: 4.000,00 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko da, zenbateko berean.

Ziraukin, 2021eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2115730