261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2022ko karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2021eko azaroaren 3ko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen 2022ko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2021eko azaroaren 4an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2115768